Eskolatik e-plazara

Eskolan Euskararen eta IKTBen erabilera uztartzen

ESKOLA 2.0. ORDENAGAILUEK KOMUNIKAZIOA LANTZEKO TRESNA INTERESGARRIAK DAKARTZATE

Posted by IBS G02ko HNA on 2010/03/18

Aste honetan bota dute Eskola 2.0. proiektuaren txupinazoa. Arbelak eta ordenagailuak ikastetxe gehienetan daude dagoeneko. Eta laster hasiko gara tresna horiek erabiltzen.

Ordenagailuak gelan edukitzeak komunikazioa jarduera funtzionalak eta esanguratsuak egiteko leiho berriak irekitzen dizkigu: ahozko zein idatzizko testuak ekoizteko, testu horiek argitaratzeko, solaskide berriekin (aurrez aurre ez ditugun solaskideekin, asko eta askotarikoekin) harremanetan jartzeko…

Eskoletara heldu diren ordenagailuek badakartzate jarduera horietarako tresna interesgarriak. Betiko testu-prozesadorea eta aurkezpenak egiteko programaz gain, ahozko testuak lantzeko eta argitalpen txukun-txukunak egiteko programak badituzte: Audacity eta Scribus hurrenez hurren

Scribus: Argitalpenak sortzeko tresna

“Ordenagailu bidez argitalpenak sortzeko tresna oso ona da. Diseinuan eta konposizioan malgutasuna eskaintzen digu”:

Software askea da . Adobe PageMaker, QuarkXPress eta Adobe InDesign komertzialen ordezkoa izan daiteke.

Eskuliburua (euskaraz) Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuko web tokian topatuko duzue, helbide honetan: http://www.imh.es/dokumentazio-irekia/manualak/scribus-argitalpen-eta-maketaziorako-software-askea

Audacity: ahozko testuak “editatzeko” tresna

Testu idatziak ekoizterakoan testu-prozesadoreak hainbat aukera interesgarri eskaintzen dizkigu: zati batzuk berridazteko eta hobetzeko, idatzitakoa txukun aurkezteko, hitza eta irudia konbinatzeko…

Ahozko testu aberatsak eta txukunak ekoizten lagunduko digun tresna da, hainbat aukera interesgarri eskaintzen dizkigu, besteak beste:

1.- Testua grabatzeko

2.- Grabatutakoa txukuntzeko, soinu artxiboa lantzeko (editatzeko) alegia:

  • Testu zati bat aukeratu eta… moztu (ezabatu), kopiatu edota itsatsi. Baita bikoiztu edota bi pistatan banatu ere…
  • Zati berri bat txertatu grabatutakoaren erdian.  Isilune bat txertatu…
  • Zati bat berriz ere grabatu (hobetzeko asmoz) eta aurrekoa ordezkatu…
  • Bolumena egokitzeko (igo edo jaitsi), bai grabazio osoarena edota hainbat zatitakoa.  Bolumen aldaketak egin direnean trantsizioak egokitzeko…
  • Grabazioa garbitzeko (fondoko zarata kentzeko)
  • Testua aldatzeko hainbat efektu: abiadura azkarragoan edo geldoagoan jarri, tonu grabeagoan edo agudoagoan, oihartzuna egin

3.- Soinu-artxiboa aberasteko:

  • Musika gehitzeko
  • Soinu-efektuak gehitzeko

4.- Grabatutakoa hainbat formatutan gordetzeko

Audacity erabiltzen ikasteko:

Posted in Argitalpenetarako tresnak, esku-liburuak, Infromazio-iturriak | Leave a Comment »

Ikasteko 100 tresnarik interesgarrienak, 2009

Posted by IBS G02ko HNA on 2009/12/11

Ikasteko 100 tresna digital interesgarrienen sailkapena argitaratzen dute urtero. Behean duzue 2009koa

Posted in Uncategorized | Leave a Comment »

Ahozko testuak grabatzeko tresna erabilerraza eta eraginkorra: grabagailu digitala

Posted by IBS G02ko HNA on 2009/07/03

Ikasleen ahozko ekoizpenak grabatzeko beharra askotan sentitu dugu. Bideo-grabazio izan daiteke zenbaitetan ahozko berbaldiak erregistratzeko modurik eraginkorrena, hitzezko jarduna ez ezik komunikazio-ekinza bere osotasunean (baliabide ez berbalak ere) jasotzeko eta aztertzeko aukera eskaintzen baitugu.

Beste zenbaitetan, berriz, hitzezko jarduna jasotzearekin nahikoa izan daiteke. Halakoetan GRABAGAILU DIGITAL BERRIAK oso lagungarri suertatuko zaizkigu. Arrazoiak:

* Arinak eta erabilerrazak direnez, ikasleak berak erabil ditzake. Horregatik,   erabil ditzakegu

  • mintzajardun monologatuen autoerregistroa egiteko  (hasierako testuak, bitarteko bertsioak)
  • talde txikietako elkarreraginetan ematen diren mintzajardunak jasotzeko (bereziki interesgarria suertatuko zaigu lanean aldi berean hainbat taldetxo daudenean)

* USB konexioaren bidez lotzen dira ordenagailuarekin. Hori dela eta, grabatutakoa zuzenean eraman daiteke ordenagailura edota  mp3 gailu batera. Honek aukera emango digu:

Esan bezala tresna erabilerraza da eta gaur egun ez da garestia (70/80 € tik grabagailu txukun bat lortu dezakezu, kalitate profesionalekoek 300 € inguru balio dezakete).

Ohar tekniko garrantzitsu bat:  tresnotako batzuk jasotzen dute grabatutakoa “mp3” formatuko artxibo batean (edozein erreproduzigailurekin entzuteko balio duena, baita audacity-rekin editatzeko ere),  beste batzuk berriz “wma” formatuan gordetzen dute. Ordenagailu eta erreproduzigailu gehienek problemarik gabe “irakurtzen” dute “wma” formatu hau, baina ezin da zuzenean landu audacity-rekin. Audacity-rekin artxiboa landu ahal izateko “mp3” formatura ekarri behar dugu. Gaur egun formatu aldaketa egitea lan erraza da, horretarako Format Factory programa erabil dezakegu. (honi buruzko azalpenak hemen)

Ez dut propaganda egiteko asmorik, baina nolako produktua den hobeto irudikatu dezazuen hona hemen bi helbide:

Gomendio bat, artikulu hau interesgarria iruditzen zait (ikasleen arteko ahozko interakzioen ebaluazioaz, ahozko portafoliaoren erabileraz, grabazioen erabileraz eta abar hitz egiten du):  ESCOBAR URMENETA, Cristina (2003): “La evaluación de la interacción oral”, Mosaico Aldizkaria, 10. http://www.educacion.es/exterior/be/es/publicaciones/mosaico/mosaico10/mos10c.pdf

Posted in Uncategorized | Leave a Comment »

Audacity erabiltzen ikasteko bideo-tutorialak

Posted by IBS G02ko HNA on 2009/06/21

Posted in Argitalpenetarako tresnak, esku-liburuak | Laburpen hitzak: , , , , | Leave a Comment »

Euskalbar 3.0., Txukun idazteko hiztegi-lana izugarri erraztuko dizun tresna (ia) miragarria

Posted by IBS G02ko HNA on 2009/06/21

2007-11-05ean http://www.blogari.net/eplazara-n (jada erabiltzen ez dugun bloga) mezu hau argitaratu genuen. Horrez geroztik Euskalbar aberasten joan dira. Dena den oinarrizko azalpenak baliagarri dira gaur egun ere, eta tresnak merezi du, dudarik gabe!

Joan zen hilean plazaratu zuten Euskalbar-en azken bertsioa. Tresna zoragarria gelditu zaie.

Tresna hori nola lortu eta baliatu azaltzen da ondorengo dokumentuan: http://www.scribd.com/doc/464685/Euskalbar30

Dokumentua jaitsi dezakezu (Dowload as PDF). Baita inprimatu ere, markoaren goikaldean dagoen “more” menua zabalduz gero

Honezkero Euskalbar 3.4. ere atera dute (2009ko martxoan), euskara-japoniera hiztegia ere gehitu diote

Tresna eskuratzeko: https://addons.mozilla.org/eu/firefox/addon/5811

Posted in Ordenagailuan Euskaraz | Laburpen hitzak: , | Leave a Comment »

Ahozko testuak eta soinu artxiboak grabatzeko eta lantzeko tresna: Audacity soinu-editorea

Posted by IBS G02ko HNA on 2009/06/21

Testu idatziak ekoizterakoan testu-prozesadoreak hainbat aukera interesgarri eskaintzen dizkigu: zati batzuk berridazteko eta hobetzeko, idatzitakoa txukun aurkezteko, hitza eta irudia konbinatzeko… Ahozko testu aberatsak eta txukunak ekoizten lagunduko digun tresnarik ba ote dago?
Bada… bai, soinu-editoreek hainbat aukera interesgarri eskaintzen dizkigu, besteak beste:

1.- Testua grabatzeko
2.- Grabatutakoa txukuntzeko, soinu artxiboa lantzeko (editatzeko) alegia:

  • Testu zati bat aukeratu eta… moztu (ezabatu), kopiatu edota itsatsi. Baita bikoiztu edota bi pistatan banatu ere…
  • Zati berri bat txertatu grabatutakoaren erdian.  Isilune bat txertatu…
  • Zati bat berriz ere grabatu (hobetzeko asmoz) eta aurrekoa ordezkatu…
  • Bolumena egokitzeko (igo edo jaitsi), bai grabazio osoarena edota hainbat zatitakoa.  Bolumen aldaketak egin direnean trantsizioak egokitzeko…
  • Grabazioa garbitzeko (fondoko zarata kentzeko)
  • Testua aldatzeko hainbat efektu: abiadura azkarragoan edo geldoagoan jarri, tonu grabeagoan edo agudoagoan, oihartzuna egin

3.- Soinu artxiboa aberasteko:

  • Musika gehitzeko
  • Soinu-efektuak gehitzeko

4.- Grabatutakoa hainbat formatutan gordetzeko Datozen egunotan hemen argitaratuko ditugun lantxoetan Audacity soinu-editorea erabiliz lan horiek nola egin azalduko dugu.

Soinu artxiboak grabatzeko programa (Audacity) erabiltzen ikasteko ireki hemen apunteak

Edo jo helbide hauetara http://82.130.196.227:82/Blog/eplazara/AudacityApunteak3.pdf, http://issuu.com/Marian/docs/audacity_apunteak

Hurbilpen azkar baterako, hots barra eta menu nagusien edukiei   gainbegirada bat emateko jo ppt honetara:

Gainera:

Bideo-tutorialetara joateko klikatu more-n

Post osoa irakurri »

Posted in Argitalpenetarako tresnak | Laburpen hitzak: , , , | Leave a Comment »

Youtubeko bideoetan azpitituluak jarri

Posted by IBS G02ko HNA on 2009/06/20

Hernaniko Urumea ikastolako Teknologia blogak argitara eman du berri hau

Azpitituluak youtuben

Filed under: by: Karlos

Youtubek beste aplikazio bat jarri du gure eskura: captiontube. Honen bitartez bideoetan azpitituluak jar ditzazkegu. Orain arte dotsub erabil genezakeen (ikusi adibidea: hizkuntzetan basque aukeratu daiteke).
Bideo honetan ikus dezakegu

Posted in Argitalpenetarako tresnak | Laburpen hitzak: , | Leave a Comment »

Argazki, audio et bideo fitxategien formatuak aldatzeko softwarea esukaraz, erabilerraza eta doan!!!

Posted by IBS G02ko HNA on 2009/06/20

Sustatuk martxoan eman zuen berria

Format Factory euskaraz

© cc-by-sa Alexgabi ¦ 2009-03-12 ¦ 11:16 ¦ Informatika

Bideo, audio eta irudien fitxategien formatuak era masiboan aldatzen dituen freewarea edo doako aplikazioa euskaratu berri dut. Filma-DVDak eta audio-CDak ere ripeatzen ditu.


Argazkiak.org | Format Factory euskaraz © cc-by-sa: alexgabi

Bideoa
MP4/3GP/MPG/AVI/WMV/FLV/SWF formatuak onartzen ditu eta hainbat kalitate aukerak eskaintzen ditu.

Audioa
MP3/WMA/AMR/OGG/AAC/WAV formatuak eta kalitate aukerak.

Irudia
JPG/BMP/PNG/TIF/ICO/GIF/TGA formatuak. Tamaina eta biratze aukerak eskaintzen ditu.

Horretaz gain ripeatzeak egiten ditu, ISO bihurtzeak, bideo-fitxategien fusioa, fitxategi multimedien informazioa eta abar.

Laburbilduz potentzia, abiadura eta erabilerraztasuna elkartzen duen aplikazioa.

Soilik Windows (32) gainean dabil.

Jaisteko tokia. Instalatzean Windowsen ezarpen lokaletan “vasco” jarrita badugu euskaraz instalatuko da, bestela hizkuntza aukeretan “basque” hautatu behar da.

© cc-by-sa Alexgabi: Creative Commons Aitortu-Partekatu. Hemendik hartua: Luberri.

Posted in Argitalpenetarako tresnak, Ordenagailuan Euskaraz | Leave a Comment »

Informatika esku-liburuak euskaraz IMH institutuaren web tokian

Posted by IBS G02ko HNA on 2009/06/20

Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuak (IMH) hain bat esku-liburu interesgarri argitaratu ditu bere web tokiko txoko honetan: http://www.imh.es/dokumentazio-irekia/manualak?language_sync=1

Hemen duzu orain arte argitaratu duten esku-liburuen zerrenda:

Erabiltzailearentzako Google-en Tresnak
Google, bilatzaileen bilatzailea zena, makina bat zerbitzu eskaintzen dituena bilakatu da: posta elektronikoa, agenda, blogak….
Informatika buruzko bideo tutorialak
Unos pequeños video tutoriales en los que en unas pocas pinceladas iremos mostrando algunas funcionalidades que esperemos resulten de vuestro interés.
Interneten informazioa bilatzeko eta sindikatzeko teknikak
Internetek aukera ugari eskaintzen digu, eta, askotan, galduta ibil gaitezke informazio-iturri amaigabe horretan. Zenbait kontu aztertuko dugu hemen: informazioa nola geureganatu, nola zentralizatu, eta informazio horrekiko interesa izan dezaketen pertsonekin nola lan egin.
Irudiak Gimp programaren bidez lantzeko ikastaroa
Gimp software libreko tresnaren erabilerari buruzko oinarrizko ikastaroa.
Linux eta Windows zerbitzariak urrunetik itzaltzen
Urrunetik Linux eta Windows zerbitzariak itzali ahal izateko behar duzuna azaltzen dizuegu.
Oinarrizko Segurtasuna Interneten
Interneteko segurtasuna oso kontuan hartu beharreko kontua da. Jarraian, horri buruzko hainbat nozio aurkituko dituzu.
SSH zerbitzari bat linux-en nola instalatu
Manual txiki bat ssh zerbitzari bat nola instalatu ikasteko. Linux eta windows bezeroak ssh zerbitzariarekin konektatzeko egin beharrekoak ere azaltzen dira.
VoIP tresnak erabiltzaileentzat, dei merkeak Internet bidez
Eskuliburu txiki bat da, erabiltzaileei VoIP aurkezteko. Kontzeptu hauek ikusiko dira, besteak beste: VoIP hornitzaileak, softphone, telefonoko gastuak murrizteko zer egin…
Zuen ordenagailuentzat gomendatutako softwarea eta zerbitzuak
Software zerrenda bat proposatu nahi dizuegu. Internetetik jeitsi daitekeen softwarea izango da, eta zuen eguneroko lanean baliogarria izango dela pentsatzen dugu.

Ekarpen aberatsa, dudarik gabe! Izan ere, izenburu bakoitzaren azpian eduki interesgarri asko baitago. Esaterako “Google Tresnak” ataleanhau guztia topatuko duzu:

Erabiltzailearentzako Google-en Tresnak

Google, bilatzaileen bilatzailea zena, makina bat zerbitzu eskaintzen dituena bilakatu da: posta elektronikoa, agenda, blogak….

All content on one page (useful for printing, presentation mode etc.)

  1. Google. Sarrera eta historia
    1. Zer da Google?
  2. Google: bilatzaileen bilatzailea
    1. Google Bilatzailea: topatu nahi duzun informazioa Interneten
    2. Google Images: irudien bilaketa Google-en
    3. Google Blog Bilaketa: Emaitzak Blogetan bilatu
    4. Google Berriak: bilaketa Google-eko berrien katalogoan
    5. Google Alerts: alerta seinaleak zure postan jaso
  3. Gmail: Google-en posta. Web posta oso interesgarria
    1. Gmailaren aurkezpena
    2. Gmail kontua sortu
  4. Google groups: taldeetan parte hartu edo taldeak sortu
    1. Google taldeetara sarrera
    2. Google I taldeetako batean parte hartu
    3. Google II taldeetako batean parte hartu
    4. Google taldea sortu. Adibideak
    5. Zeure Google taldea sortu
    6. Google Taldea: konfigurazioa eta abian jartzea.
    7. Google Taldea: aldaketa gehiago konfigurazioan
    8. Google Group: Orrialde bat erantsi
  5. Google calendar: zure egutegia klik batean
    1. Google Calendarera Sarrera
    2. Nola eskuratu Google Calendar delakoa?
    3. Egutegiaren berezko aukerak
    4. Egutegi baten konfigurazioa
    5. Jazoera berri bat sortu Google Calendar-en
    6. Partekatutako Egutegi bat sortzearen adibidea
    7. Egutegi publikoa, nola ikusi
    8. Google Calendar-i buruzko esteka garrantzitsuak
  6. Blogger: sortu zeure bloga
    1. Bloggeren aurkezpena
    2. Geure blogari Bloggeren alta eman
    3. Lehenengo mezua gure Blogean
    4. Geure Bloga nola konfiguratu
    5. Gure Blogaren diseinua
    6. Bloga artikulu berriez elikatu
  7. Google Docs: on-line pakete ofimatikoa
    1. Google Docs-en aurkezpena eta haren sarbidea
    2. Google Docs dokumentu berria sortu
    3. Dokumentu bat Google Docsera igo
    4. Google Docsen hasierako pantaila
    5. Gordetako Bilaketen aukerak
    6. Karpeten aukerak: karpetekin lan egin
    7. Dokumentu bat Google Docsekin partekatu
    8. Gainbegiratzeen historiala
    9. Inkesta bat sortu kalkulo orri eta formulario baten bidez
  8. Google-en beste hainbat tresna: google dictionary, google translate…
    1. Google Dictionary: Google-ren Hiztegia
    2. Google Translate: Google itzultzaile
    3. Beste Google zerbitzu batzuk

Posted in Infromazio-iturriak | Leave a Comment »

Gimp euskaraz

Posted by IBS G02ko HNA on 2009/06/19

Iturria: Urumea Ikastolako Teknologia Bloga: http://urumeaikastolakoteknologia.blogspot.com/2008/11/gimp-euskaraz.html

Normalean irudien tratamenduari buruz ari garenean/direnean burura datorkiguna photoshopa da baina azken aldi honetan, hezkuntzan ere, software libreari bultzada bat ematen ari zaio/gara (firefox, openoffice,..) eta nola ez GIMP. Tira ba, dagoeneko badugu irudiak Gimp programaren bidez lantzeko ikastaroa euskaraz egiteko aukera.

Nola egin euskaraz egon dadin Zibergelako artikulu honetan azaltzen digute. Hona hemen hainbat pasarte:

Euskaraz:

Software libreko aplikazio nagusi guztiak bezala, Gimp ere euskaraz dago. Lan hori EuskalGNU elkarteari zor zaio, hark euskaratu baitu, beste aplikazio asko bezala. Linuxen eta Windowsen aski da sistema eragilea euskaraz erabiltzea Gimp ere euskaraz erabiltzeko. Izan ere, aplikazioak berak detektatzen du sistema eragilean kargatuta dagoen hizkuntza, eta hizkuntza horretan abiarazten du.

Gimp programa lortzeko klikatu hemen

Programa erabiltzen ikasteko, Elgoibarko IMH Institutuak argitaratu duen Irudiak Gimp programaren bidez lantzeko ikastaroa erabil dezakezue.

Programaren erabileraren adibide txiki bat  IMHkoek sortutako bideo-tutorial honetan ikus dezakezue

IMH-ren bideo-tutorial gehiago hemen: http://www.youtube.com/user/sistemakimh

Posted in Argitalpenetarako tresnak, Ordenagailuan Euskaraz | Leave a Comment »