Ahozko testuak eta soinu artxiboak grabatzeko eta lantzeko tresna: Audacity soinu-editorea
Posted by IBS G02ko HNA on 2009/06/21
Testu idatziak ekoizterakoan testu-prozesadoreak hainbat aukera interesgarri eskaintzen dizkigu: zati batzuk berridazteko eta hobetzeko, idatzitakoa txukun aurkezteko, hitza eta irudia konbinatzeko… Ahozko testu aberatsak eta txukunak ekoizten lagunduko digun tresnarik ba ote dago?
Bada… bai, soinu-editoreek hainbat aukera interesgarri eskaintzen dizkigu, besteak beste:
1.- Testua grabatzeko
2.- Grabatutakoa txukuntzeko, soinu artxiboa lantzeko (editatzeko) alegia:
- Testu zati bat aukeratu eta… moztu (ezabatu), kopiatu edota itsatsi. Baita bikoiztu edota bi pistatan banatu ere…
- Zati berri bat txertatu grabatutakoaren erdian. Isilune bat txertatu…
- Zati bat berriz ere grabatu (hobetzeko asmoz) eta aurrekoa ordezkatu…
- Bolumena egokitzeko (igo edo jaitsi), bai grabazio osoarena edota hainbat zatitakoa. Bolumen aldaketak egin direnean trantsizioak egokitzeko…
- Grabazioa garbitzeko (fondoko zarata kentzeko)
- Testua aldatzeko hainbat efektu: abiadura azkarragoan edo geldoagoan jarri, tonu grabeagoan edo agudoagoan, oihartzuna egin
3.- Soinu artxiboa aberasteko:
- Musika gehitzeko
- Soinu-efektuak gehitzeko
4.- Grabatutakoa hainbat formatutan gordetzeko Datozen egunotan hemen argitaratuko ditugun lantxoetan Audacity soinu-editorea erabiliz lan horiek nola egin azalduko dugu.
Soinu artxiboak grabatzeko programa (Audacity) erabiltzen ikasteko ireki hemen apunteak
Edo jo helbide hauetara http://82.130.196.227:82/Blog/eplazara/AudacityApunteak3.pdf, http://issuu.com/Marian/docs/audacity_apunteak
Hurbilpen azkar baterako, hots barra eta menu nagusien edukiei gainbegirada bat emateko jo ppt honetara:
- Audacity-z gehiago jakiteko joan bere web tokira
- Programa jasiteko jo helbide honetara
- Eta behar duen osagarria (partxea) eskuratzeko honetara
- Tutorial labur bat, Durangoko Berritzegunean eginda: http://www.scribd.com/doc/15788404/Audacity-Oinarrizko-Tutoriala-Euskaraz
Bideo-tutorialetara joateko klikatu more-n
- Soinu-efektuak gehitzen